Castellano English Euskara
www.keroart.com

Biografia

Kero

Kero, Bizkaiko ezkerraldeko graffiti idazle eta muralista baten izenordekoa da.

Santurtzin jaio zenetik, bere pasioa marraztea izan da eta horretan ematen ditu orduak oso gaztetatik. RM Crew eta LeftCoast Gang taldeetako kidea da.

1994. urtean ematen ditu bere lehen urratsak Graffitiaren munduan. Hamar urte buru belarri alor horretan ematen ditu; tartean gainera, negozioetan dekorazio proiektuak burutzen ditu. 2003.urtean formatu handiko bere lehen murala egiten du Udal baten enkarguz. Ordutik hona, asko izan dira bere kabuz garatutako proposamenak eta dekorazio lanak. Enkargu guztiak garaiz eta modu profesionalean amaitu izanak bere profesionaltasuna tinkotu du.

Espainiar estatuko hiri zein atzerriko zenbaitetan ikusi daitezke kalitatezko sorkuntza lan hauek.

Bere obran estilo desberdinak aurkituko ditugu: graffitia, haurrei zuzendutakoak, komikia, umorea edota errealismoa. Nabarmentzekoa da, halaber, izaera ironiko markatua eta hamaika ñabarduradun pertsonaiak sortzeko duen gaitasuna.

Kero 2013